XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sua piztean ez da deus erraten.

Atsetan bai.

Sua bildu, hautsaikin estali, hiru gurutze egin eta otoitza: Jangoikuak duela parte, Aingeruek bertze hainbertze, eta gaistuek ez batere.

Beti bezala.

Aitagure bat errezatu etxe hartatik atera diren animendako.

Gero gañean tenaza eta burtziñe elkarrekin gurutzea egiñez uzten dire.

Subilero egunean eguberriz su haundia egiten da eta mezatik etxera etortzean su ondoan egoten zire.

Gau hortako sua estaltzen ze eta iraunazi egiten zaion.

Errana dugu laratzean pasatzen ziela ollo eta animali txikiak, etxera bil, hiru aldiz erranik (Ikus. I.22).

Etxe bakoitzak badu elizan hobie, erderaz fuesa.

Argie erematen ze.

Orai paratu duzte alkiek eta ez da gehiago argirik.

Ezkondu ta biharamonean bi familietako hilendako meza izaten ze.

Nik denei in diet gisa berien, beti bi familiendako.

Igandean errespontsuak ematen zire.

Erretorea ofertorioan estolaikin jeisten ze eta juaten zire apa ematera.

Botatzen ze bi pezta eta ogia, orduan.

Akitzen zelaik meza ematen zire errespontsuak.

Haur tipiak badakizu nun enterratzen zire? Etxe aurreko baratzean.

Nik badut anaia bat baño gehio han enterratua.

Bizirik sortu ze, nere amak segido bataiatu zio, eta gero etxeko baratzean enterratu.

Baratzeak, ene idurikoz, badu doi zenbait.

Baze sagar arbol bat eta haren ondoan ortzi zute.

Paratzen ziote gurutze bat arbolai, baño paratu zuenak bertzerik jakiten zue.

Apezak bataiatzen bazue, kanposatura erematen zute.

Etxe bati teillatua ematean trapua paratzen dute.

Minik hartu gabe lana egin dela adierazteko omen da.

Dena despeitzean etxea bedeikatzen da.

Gurea egin gabe daukagu eta egin behar dugu.

Erramu igande goizean bedeikatzen dire erramuak edo elorriak eta hoien egurrekin gurutzeak egin eta belaietara eta alorretara Santa Kruz egunean juan, eta ur bedeikatue bota, Aitagurea errezatu eta gurutzea lurrean sartuik uzten da.

Santa Kruz maiatzekoan.

Baratzetan ere berdin.

Etxeko atean ere paratzen dire.

Bordan eztakit, ez ginue bordarik.

Sorginen kontra ur bedeikatue izaten ze.